Portobello Road
Portobello Road Ingalaterrako Londres hiriburuko Notting Hill auzoko kale bat da, hain zuzen ere, Kensington eta Chelsea barrutian dago, hiriaren mendebaldean. Notting Hill auzoa hegoaldeti iparraldera zeharkatzen du, gutxi gorabehera Ladbroke Grove kalearekin paraleloki. Berta, larunbatetan Portobello Road Market kale-azoka egon ohi da, Londresko kale-azoka ospetsuenetako bat dena, bigarren eskuko jantzi eta zaharkinen salerosketa puntu garrantzitsua izateagatik ezaguna. 1996tik abuztuero kale honen inguruan Portobelloko Zinemaldia ospatu ohi da.
Read article






